Les gens d'intérêt

Sara Azurzak

Kantaria

Ansiedadea normalizatzeko bide bat ireki nahi izan dut ez ohildu abestiaren bidez

Abeslaria eta abestigilea naiz. Donostiarra. Kulturazale amorratua eta hizkuntzen maitalea. Alaia, ero xamarra batzuetan baina langilea eta bihotz onekoa. Desastre hutsa askotan, baina ausarta ia beti. Ez ohildu nire bigarren singlea aurkeztu berri dut

Nondik datorkizu artista sena?

Lehen hitzak abesten esan nituen. Betidanik izan dut sen hori nire barnean. Hala ere, familian musikari eta bestelako artista asko ditudala esan dezaket eta baliteke hortik ere sen hori iritsi izana.

Noiz egin zenuen taula gainean aritzeko urratsa?

Oso gazte nintzenean, hamasei bat urterekin. Iker Laurobak bere abesti batzuk abesteko eskatu zidan eta hortik aurrera oholtza gainenan hainbat aldiz egon naiz.

Kantaria zara baina zure ogibidea beste bat da, ezta?

Kantaria naiz, baina ez da nire ogibidea momentuz. Gustatuko litzaidakela proiektu hau aurrera eraman eta honetaz bizi ahal izatea? Nori ez! Hala ere, nire gaur egungo ogibidea dena ere maite dut, kulturarekin zuzen-zuzenean lan egiten baitut.

Musikatik bizitzea inoiz errealitate bilakatu da?

Momentuz ez, baina gustatuko litzaidake. Nire proiektu musikalaren lehen hurratsak finkatzen ari naiz, abestiak sortzen eta gerora pentsatzen.

“Ez ohildu” zure bigarren singlea da eta bertan ansiedadea eta gaixotasun mentala dituzu hizpide. Zergatik?

Nik neuk jasan izan dudan gaixotasun bat da, eta gaur egun jende askok isilean sufritzen duen zerbait izanik, normalizazio bide bat ireki nahi izan dut abestiaren bidez.

Zerk ohiltzen du Sara Azurza?

Bakardadeak.

Zer asmo duzu datozen hilabete eta urteetarako?

Kontzertuetan buru belarri sartuta egongo gara datorren hilabeteetan, udarari begira.

Nola bizitzen ari zara aro pandemiko hau?

Sormen aldetik ondo esango nuke, denbora asko izan dugu geure pentsamenduetan murgilduta egoteko eta horren erantzuna sormenean nabaritu dut. Argi dago, hala ere, ez dela urte ona izan musikarientzat.

Partager