Les commerces San Martin

Ubalategi

sous sol -1produits de pays

Merkatuan, lanean, zoriontsua naiz

Milagros Sorriarainek 80 urte inguru ditu eta egunero-egunero etortzen da Andoaindik merkatura bere baratzeko barazkiak eta baserri ondoan hazten diren loreak saltzera. Xarmangarria da, bizindarrez betea. Irribarrea aurpegian, familia aurrera ateratzeko urte luzez «esklabo baten pare» lan egin duela dio.

"Daukadan adinarekin pixka bat nekatuta sentitzen hasia nago, baina merkatuan zoriontsua naiz. Zer egingo dut egun osoan etxetik atera gabe? Hona etortzeko, berriz, prestatu egin behar dut, jantzi, dotore jarri. Oso pinpirina naiz. Gazte-gazte nintzela hasi nintzen hemen lanean, 1964an. Merkatuko gazteena nintzen, amonak baizik ez nituen inguruan. Orain adinekoena naizelakoan nago…

Saltzen dudan guztia geure baratzetik dator. Dena naturalki landatzen dugu, ongarri kimikorik gabe. Ardi-simaurra erabiltzen dugu soilik. Oso tomate gozoa dut, jende asko etortzen da nire tomateen bila. Baina azalorea, zerba eta porrua ere gozo-gozoak dira".

Contact

  • 943 59 44 18

Horarie

  • de martes a sábado (8:00 - 14:00)

Cela pourrait vous intéresser

Milagros Sorriarain hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri FAN aldizkariaren 1. zenbakian egin genion elkarrizketa.

Partager

Précédent