Les gens d'intérêt

Emma García

Telebistako aurkezlea eta kazetaria

Oso gustuko dut korrika egitea, eta Kontxako hondartzatik hurbil bada, are gehiago

Harro esaten du Euskadikoa dela eta ahal duenean Ordiziako familia bisitatzera etortzen da. Izan ere, herri horretan jaio zen duela 43 urte. Aurtengo udan, egun batzuk igaro ditu Donostian, eta oso gustuko dituen bi gauza egiteko aprobetxatu du: korrika egiteko eta pintxoak jateko.

Zerk jartzen zaitu urduri: ikusle gutxi izateak edo urtebetean hirugarren aldiz botoa ematera joan behar izateak eta gainera Gabon egunean?

Datu txar batek lanari serio ekitera bultzatzen zaitu, irakatsi egiten dizu, hobeto egitera motibatzen zaitu eta akatsetatik ikastera. Hirugarren hauteskundeak ezintasuna sortzen dit. Lehen hauteskundeetan bezala edo txarrago gaude.

Konfiantzan eta Maria Teresak hau ez duela inoiz irakurriko jakinik, zer iruditzen zaizu 'Las Campos' docu-realitya?

Zoragarria. Oso programa dibertigarria da, non beren bizitza erakusten duten. Nik ezingo nuke, oso lotsatia bainaiz; baina ikusle naizen aldetik, “Las Campos”en emanaldi berrien zain nago.

MYHYVn 8 urte daramatzazu, hormonak pil-pilean dituzten gazteez inguratuta. Zure alaba Uxue nerabezarora heltzen denerako prestatu zaitu horrek?

(Barreak) Dagoeneko masterra daukat nerabeetan. Urte batzuk barru esango dizut ea nerabe baten ama gisa nola moldatzen naizen (barreak).

Emma Garcia, ama zaren aldetik, ‘nik diodalako eta kito’ esaten dutenetakoa al zara?

Ez. Niri ez zidaten horrelakorik esaten eta nik ere ez diot horrelakorik esaten nire alabari. Uste dut autoritatea eta errespetua argudioekin eta ekintzekin irabazten direla.

Ba al zaude eskolako gurasoen WhatsApp taldean? Ala famatua zarenez libre geratu zara?

Jakina, gurasoen taldean nago eta oso aktibo. Eta eskolan famatua naiz, baina Uxueren ama naizen aldetik.

Hainbat urte Madrilen lan egin eta bizi ondoren, zer duzu gogokoago txuletoia edo tripakiak Madrilgo erara?

Zalantza egitea ere! Txuleta, txuleta! Oso hortz onak ditut.

Zer errezeta erabiltzen duzu fundamentuzko euskal herritarra zarela harro agertzeko?

Euskal pastela. Eskerrak erakutsi zidan amak! Horri esker, askotan ondo geratu naiz, bai gure herrialdean, bai gure herrialdetik kanpo.

Runningaren sukarra Donostiara heldu da. Runner gisa, zein da gogokoen duzun zirkuitua?

Oso gustuko dut korrika egitea, eta Kontxako hondartzatik hurbil bada, are gehiago. Korrika egiteak esnatu egiten nau eta “nire nerabeei” aurre egiteko indarra ematen dit.

Oso ondo zaude, baina ziurrenik amak argal zaudela eta gehiago jan behar duzula esango dizu oraindik.

Barregura ematen dit. Beti esaten dit hori, ikusi orduko. Gero, indartsu eta osasuntsu nagoela ikustean, ez dio horrenbesteko garrantzirik ematen. Baina, a zer-nolako ongietorria (barreak).

Bizitzarik ba al da Donostian pintxoetatik eta ingurune zoragarri batetik haratago?

Jakina bizitza dagoela, leku askotan. Baina, "abuztuaren 31", Donostiako kale hori, ez dut beste inon aurkitu.

Ez duzu profilik ez Facebooken, ez Twitterren, ezta Instagramen ere. Gizarte-sareetatik kanpo dagoen outsiderra zara?

Baditut, baina ez dira nireak; faltsuak dira. Orain arte alde batera utzi ditut, baina urte amaierarako animatuko naiz. Konektatu eta gizarte-sareen abenturan sartuko naiz. Inoiz ez da berandu gogoa izanez gero.

Zer da berrogei bat urte izateak duen gauzarik onena?

Oso praktikoa bihurtzen zarela eta lehentasunak argiago dituzula. Berrogeita hiru urterekin oso zoriontsu naiz. Zimur gehiago ditut, baina baita askoz umore hobea ere.

Zer geratzen da kazetaritza ikasteko Ordiziatik irten zen Emmatik?

Asko. Atzo izan zela dirudi. Kizkur gutxiago ditut, baina erronkei aurre egiteko grina eta bizitasun bera. Bizi-bizirik nago.

Partager