Les commerces San Martin
Nicasio Etxea
«Baztango txahala, urdaitegiko aukerako produktuak eta prestatutako jakiak dira gure oinarriak»
Mikel Urrestarazuk aita Nicasio zenaren urratsak jarraitu zituen, horrek duela 50 urte baino gehiago sortutako harategian. Emaztearekin eta bere taldearekin batera, kementsu egiten du lan, haragiak arte-lan baten itxura har dezan. Nabarmenak dira gama altuko urdaitegiko produktuen sorta eta etxeko lantegian prestatutako jakien aldeko apustua. «Etengabe ari gara gure produktua eta bezeroarekiko arreta hobetzen».
«18 urte nituela, Marianistetan UBIa bukatu ondoren, harategian lan egiten hasi nintzen. Ikasle ona nintzenez, irakasleek karrera bat egitera animatu ninduten, baina ni harategi batean hazitakoa naiz. Aitak oso negozio oparoa eraiki zuen hutsetik, eta seme bakarrak berarekin jarrai zezan nahi zuen. Hamarkada batzuk igaro dira ordutik.
Gaur egun, inoiz baino harroago egon gaitezke haragiaren kalitateaz. Baztango txahala eta rubia galega arrazako behia dira gure espezialitateak. Urdaitegian, gure produktu guztien kalitatea hobetu dugu, gama altukoak dira eta iberikorik eta urdaiazpiko egosirik onenak ditugu.
Gainera, Casa Nicasion harro gaude gure lantegian prestatutako produktuez. Lantegia merkatuan bertan dagoenez, saltokitik metro gutxira, gure platerak egin berriak izaten dira eta etengabe berritzen ditugu. Eskarmentu handiko eskuek prestatzen dituzte, etxeko betiko zaporeak eskainiz. Gure bezeroen egunerokoa errazten duen betiko janaria da».
Vous trouverez aussi
Etxeko saltxitxak eta hanburgesak, plater kozinatuak, hestebeteak eta gaztak.
Contact
- 943 42 11 18
- casanicasio.com
Horarie
- de lunes a sábado (8:00 - 20:00)
Cela pourrait vous intéresser
Mikel hobeki ezagutu nahi baduzu, irakurri haren historia FAN aldizkariaren 3. zenbakian.