Les produits San Martin

Gazta begiak argi!

SAN MARTIN MERKATUKO HANDIZKARIEN AHOLKUAK, GAZTA-OHOL ZORAGARRIA PRESTATU AHAL IZAN DEZAZUN.

1. Kalitatearen aldeko apustua. Eskatu zuk edo zure mahaikideek gustuko duzuena, eta kontuan hartu aholkatzen dizutena. San Martin azokan, kalitate handiko gazta sorta handia aurkituko duzu honako establezimendu hauetan: 0. solairuan: MARIBEL URDAITEGIA, NICASIO, ALIMENTACIÓN JUAN ETXEBERRIA eta MUÑOA ALIMENTACIÓN. 1. solairuan: IÑAKI & JENNY, ADARRAZPI eta SUPER AMARA.

2. Hozkailuan eta babestuta. Bereziki gaztak gordetzeko ganbera bat edukitzea da egokiena, baina nork dauka horretarako lekua sukalde xume batean? Betiko hozkailuarekin konformatu beharko. Tenperatura ideala: 8-14 gradu. Oso garrantzitsua da gazta biltzea, eta, horretarako, urdaitegietan elikagaietarako erabiltzen duten papera da onena. Film-papera ongi dago egun baterako edo birako, baina gero lizuna sortzen zaio. Gaztanoholean edo mahai gainean uzten baduzu, galdu egingo zaizu.

3. Inoiz ez mahairatu hotz gazta. Tenperatura baxuak gaztaren zapore naturalak eta aromak ezkutatzen ditu. Ahal bada, atera hozkailutik ordubete lehenago. Funtsezkoa da behar bezala dastatu eta gozatzeko.

4. Suabeekin hasi eta fuerteekin amaitu. Gazta-ohol bat mahairatzen denean, komeni da suabeenak kanpoaldean ipintzea, eta fuerteenak, berriz, barnealdean, amaieran jateko. GAZTAK BEGIAK ARGI!

5. Ez moztu gazta guztiak modu berean. Gazta mota bakoitzak bere forma eta testura dauka. Gazta biribilak ziri-formarekin mozten dira, tartak bezala, zaporea ez baita uniformea alde guztietan. Gazta luzangak, berriz, barratxo-formarekin mozten dira, eta ogian zabaltzeko gaztak piezatan mahairatzen dira. Gazta krematsuak, bestalde, barratxoetan mozten dira, eta komeni da ganibetaren xafla ur berotan sartzea, gazta erraz desitsasteko. Azkenik, gazta urdinak dado edo bloketan mozten dira, eta gazta gogorrak zatitan.

6. Eta azala? Zure lagunak ‘foodieak’ badira, interesgarria izan daiteke gazta azal eta guzti mahairatzea, azalak zer gazta mota den esaten baitigu. Kenduko diote gero. Gazta naturala bada, azala jan daiteke. Brie edota camembert bat bada, ez du zentzurik azala kentzea.

7. Ogi onarekin. Gaztaren kalitatea garrantzitsua den bezala, ogi ona aukeratzea ere funtsezkoa da. Ahaztu txigorkiak eta gaileta gaziak! Zoaz TALO OKINDEGIRA (0. solairuan), eta ogirik egokiena zein den esango dizute.

8. Gaineratu fruta eta fruitu lehorrak. Sagarrek, mahatsek eta pikuek urtsutasuna ematen diote gaztari, eta koipea ateratzen diote. Intxaurrak eta urrak ere ongi etorriak dira. Oholean gazta urdinen bat badago, eztia osagarri aproposa izango da.

9. Ez edan urik. Baliteke zu edo zure gonbidaturen bat abstemioak izatea. Hala ere, gazta eta ura ez dira ongi konpontzen, ura ez baita ongi nahasten gaztaren koipeekin urdailean, eta kaltegarria izan daiteke.

10. Uztartzea. Ardoa lagun ona da, eta beti izango da. Baina hain modan dauden artisau-garagardoak, jereza, uxuala eta whiskia ere bai.

Partager